Aspaldiko ohiturari jarraiki, Xabierrera erromesaldia antolatu dute Arkupekoek, martxoaren 7an. Xabierreko gaztelura eginen duten bidaian, eguerdiko 12etan Erromesen Meza Santua joanen dira eta ondotik bazkaria eginen dute Xabier jatetxean. Egunari segida emanez, bazkalondoan, 16:30ean hasi eta 18:30 bitarte dantzaldia izanen da Ramontxorekin eta 18:45ean abiatuko dira bueltan etxera.