Rosario Gorostiaga omendu du herriko Arkupeak elkarteak

E. Etxeberria 2007ko otsailaren 27a

San Mielen irudia Pantxitoren alargunak eman zion Rosario koinatari. Utzitako argazkiak

Elkartearen alde egindako lana eskertu diote

Ezkurrako Arkupeak elkarteko bazkideek Barranka ostatuan elkartu ziren otsailaren 18an omenaldia egiteko. Aurretik meza atera zieten hil diren bazkideei. Pantxito Gorostiaga izan zen, dudarik gabe, Ezkurran Arkupeak elkartekoen alde gehien saiatu zena, eta gero, Rosario bere arreba. Hortxe duzue omenaldiaren arrazoia.

Une honetan Rosario da herriko xaharrena. Orain 89 urte jaio zen Ibian, eta txiki-txikitatik hasi zen lanean,Barranka ostatuan. Hamabi urterekin saski eder batekin etxez-etxe eta baserriz-baserri ibiltzen hasi zen gero. Leitzako Sarriopapel lantegian ere lan egin zuen. Tolosara ere joaten zen arrautzak eta oilaskoak saltzera eta haien ordez plantak hartzen zituen gero herrian eta inguruan saltzeko. Herriko hainbat instalazio ere garbitzen zituen.

Bere anaia Pantxitorekin batera, eta gero bakarrik, Arkupeak elkartearen ordezkari lanak egiten zituen herriko jubilatuei berriak emanez. Aurten omenaldi eskaini diote elkartearen alde egindako lana eskertzeko. «San Migelek poz haundia hartuko du bere irudia ondo zainduko duelako».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun