Nafarroako Bertso Txapelketan ari da Alazne Untxalo herritarra. Txapelketarako txartela zegoen jokoan eta bi sailkapen saio egin ziren horretarako. Lehenbiziko saioan bigarren gelditu zen Alazne, 127,5 punturekin. Orain, martxoaren 10ean, Berriozarren eginen den final aurrekoetan arituko da. Argazkia Alaznek Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako irabazi zuenean ateritakoa da.