Binakako Urrezko Aizkora Txapelketako bigarren finalerdia otsailaren 19an jokatu zen Leitzako Amazabal pilotalekuan. Jon Rekondo eta Ander Erasun hagitz ongi aritu ziren, eta joan den urteko txapeldunak, Mugertza anaiak, mendean hartu zituzten finalerako txartela lortuz. Rekondo eta Erasunek sei probetatik lau berenganatu zituzten.
Guttigatik izan bazen ere, Rekondo eta Erasun, berriz ere nagusitu ziren denbora hagitz ona eginez, 9 minutu eta 57 segundo. Mugertza anaiek ere denbora polita egin zuten, 10 minutu eta 27 segundo. Garaileen denbora 17 minutu eta 29 segundokoa izan zen eta galtzaileek, berriz, 18 minutu eta 19 segundoko denbora behar izan zuten.
Eta honela finalean Rekondo eta Erasunek, Aitzol Atutxa eta Unai Aldape bizkaitar bikotearen aurka zuten otsailaren 24 larunbatean finala Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.
Kronika hau idazterakoan oraindik Azpeitiako lehia egitekoa zen eta hurrengo alean emanen dugu finalaren berri.