Joan den otsailaren 10an Tuteran, Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, Errekako bi jodokek emaitza onak lortu zituzten Judo Txapelketako lehen fasean. Andoni Irazoki garaile atera zen alebin mailan, mutiletan eta 52 kiloz azpikoetan. Alebinetan, baina nesketan, Ana Mindegia bigarren izan zen, 47 kiloz beheitikoetan. Hurrengo fasea martxoaren 10ean izanen da, bigarren hau ere Tuteran. Argazkian beheko aldean ageri direnak dira Andoni eta Ana.