Doneztebarrak Merkataritza Elkarteak lehenbiziko Stock Azoka antolatu du aste hondar honetarako, San Miguel eskolako pilotalekuan. Azokan 23 merkarik parte hartuko dute, baina horrez gain izanen da bertzerik ere. Larunbatean 17:00etan eginen dute inaugurazio ekitaldia, zinta mozketa eta aurreskuarekin, eta jarraian «Lamiak» izeneko trikitilari taldearen aurkezpena eginen da. 18:00etan, berriz, txokolatada doan eta taloak salgai egonen dira. Igandean, berriz, goiz-arratsaldez egonen da irekia azoka. 11:00etatik aitzinera trikitixa herrian barrena ibiliko eta 12:00etan batuka eta jazz emanaldia izanen da. Txokolatada eta taloak ere eskura nahi duenarentzat.