Bortz urtez Berako Iñaki Pikabearen esku egon ondotik, asteazken honetan itxiko ditu ateak Herriko Ostatuak.

Joseba eta Nerea 2007ko otsailaren 27a

Oraindik ez dakigu noiz arte egonen den itxita, baina badirudi denboraldi batean bederen ez duela inork hartuko, momentuz, ez baita inor aurkeztu Udalak ateri duen enkante publikora. Lehenbiziko deialdia akabatuta, bigarren deialdia ireki du orain. Ikusteko dago, beraz, norbait prest dagoen datozen urteetan jatetxea eta ostatua hartzeko.

«Hagitz esperientzia ederra izan da»

Horixe erran digu Iñaki Pikabeak, bortz urte hauetako balorazioa eskatu diogunean. Hagitz kontent egon dela aitortu digu eta «espero dut ni Etxalarren egotea herriarentzat ere ona izanen zela». Zalantzarik gabe, bizi handia eman dio herriko giroari eta bilgunea izan da urteetan, gazteentzat batez ere.

Kontzertua eta pintxoak, agur gisa

Pasa den ortziralean, otsailak 23, musika kontzertuarekin eman zuen bukatutzat Iñakik eta bere taldeak bortz urteko ibilbidea. Igandean, pintxoak eskaini zizkieten agurra ematera hurbildutakoei

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun