Bortz urteren ondotik, aste honetan itxi ditu ateak Herriko Ostatuak

Joseba eta Nerea 2007ko otsailaren 27a

Karroza ederrak ikusi ahal izan ziren asteartean herriko karriketan. Joseba eta Nerea

Eguraldi ederra lagun, giro onean joan dira aurtengo inauteriak

Eguraldi ona lagun, giro ederrean joan dira aurtengo inauteriak. Herriko ttikienek eman zieten hasiera Ortzegun Gizenarekin. Etxez etxe eskean ibili ziren goiz eta arratsalde, eta antzerki ederrak eskaini zituzten karrikaz karrika.

Astelehenean gazteen txanda izan zen. Bi taldetan banatuta, eta bi traktoreren laguntzaz, baserriz baserri eskean ibili ziren egun osoan. Asteartean, orga edo karrozen txanda izan zen. 12:00ak aldera, hainbat kuadrila agertzen hasi ziren plaza bazterrera, bakoitza bere mozorro eta orgarekin. Bertzeak bertze, Afrikatik etorritako bi tribu, mendiko autobus bat, Etxalarko atsoen putetxea, mamu-harrapariak eta zirko berezi bat ikusi genituen. Atentziorik gehien jaio-tza bizidunak eman zuen, antzerki eta guzti agertu zena.

Berrikuntza arrakastatsua

Aurtengo nobedade nagusia, asteartea arratsaldean egin zen ginkana izan zen. Hiru laguneko bortz taldek parte hartu zuten eta ikusmin handia sortu zuen. Normalean nahiko arratsalde hila izaten da asteartekoa, baina aurten itxura desberdina hartu zuen ginkanari esker. Globoak lehertzen, orgatxoarekin bueltaka, zaku-saltoka, txupiko batzuekin makilari bueltaka, eta bertze hainbat probatan aritu ziren. Garrantzitsuena parte hartzea eta ongi pasatzea bazen ere, irabazleak ere izan ziren. Julen Maia, Xabier Etxarte eta Joanes Irigoienek lortu zituzten txapeldunen domina, txanpain botila eta afaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun