Hauteskundeen ondotik erabakiko dute

ttipi-ttapa 2007ko ots. 23a, 10:20

Igantzi eta Irun arteko errepideko lanak berritu ondotik, bidesaria jartzearen alde daude Gipuzkoako Batzar Nagusiko alderdi gehienak, Endarlatsan. Eskualdeko errepideei dagokionez, Leitzarango A-15 a

Gipuzkoako alderdi gehienek bidesaria nahi dute; Nafarroak ez du eztabaidan sartu nahi

Otsailaren 14an bide nagusietan bidesariak jartzearen alde agertu ziren Gipuzkoako Batzar Nagusiak. Ttipi-Ttapak hartzen duen eskualdeari dagokionean, Igantzi eta Irun arteko N-121A errepidea eta Leitzarango A-15 autobidea izanen dira eragina izanen dute errepideak.

Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi gehienek, PPk izan ezik, errepideen erabiltzaileei kobratzea defenditu zuten. Halere, hauteskundeak pasatu ondotik erabakiko dute bidesariak jarriko dituzten ala ez. Aditu talde batek Gipuzkoako bide nagusietako bidesariei buruz egindako txostena izan zen otsailaren 14an Batzar Nagusietan aztertu zutena.

Europako Batasunak joan den urteko maia-tzean onartutako 2006/38/CE arauak 2012tik aitzinera errepide nagusitik dabiltzan ibilgailu astunei kobratzea behartzen du. Hasieran kamioiei ezarritakoa neurria izanen bada ere, gerora, oraindik zehaztu gabe dagoen epean, gainontzeko ibilgailuei eraginen lioke.

Adituen txostenean oinarrituz, N-121A errepidean —berritu ondotik— Erdarlatsan jarriko lukete bidesaria, eta A-15 autobidean, berriz, Berastegi (Gipuzkoa) parean. Aipatutako bi errepideez gain, N-1 eta N-632an ere bidesariak jartzea ere aurreikusia dute. Adituen txostenean oinarrituz, N-121A errepidean —berritu ondotik— Erdarlatsan jarriko lukete bidesaria, eta A-15 autobidean, berriz, Berastegi (Gipuzkoa) parean. Aipatutako bi errepideez gain, N-1 eta N-632an ere bidesariak jartzea ere aurreikusia dute.

Nafarroako gobernuak bidesarien politika ez duela aldatuko dio

Gipuzkoan bidesariak jartzeko eztabaida ireki izanagatik ere, Nafarroako Gobernuak ez zuen eztabaidan sartzeko asmorik agertu. Alvaro Miranda Herri Lan, Garraio eta KOmunikabideetako sailburuak adierazi zuenez, «Nafarroako Gobernuak ez du bidesariei buruz duen politika aldatzeko asmorik». Gaineratu zuen, Europako Batasunaren araua egokitzeko Espainiako Sustapen Ministerioak legea egin beharko zuela.

N-121A berritzeko lanak

Bera-Endaltsa errepide zatia hobetzeko obren kontratazioa baimendu du Nafarroako Gobernuak. Aurrekontua 18.133.939 eurokoa da. Zati berriak hiru karril izanen ditu (bi Endaltsatik Berarako bidean). Erreka gurutzatzeko bi zubi eginen dira (230 eta 196 metrokoak), eta gerora eginen den Zalain-Zar industria gune berrira lotura. 2009rako bukatzea aurreikusia dago.

Aste bakarrean

Igantzitik Irunerako bidea istripu amaigabeen lekuko izan berri da. Otsailaren 12tik 16rako astean bi istripu gertatu ziren, biak ere kamioiak tarteko eta auto ilarak sortu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun