Urte bat finitzen delarik, ohartzen gira denbora gero eta fiteago pasatzen dela. Gizartearen aldakuntzarekin, denbora guti gelditzen zaigu bizia behar den bezala baliatzeko. Urte berri hori hasi aintzin, beha dezagun gibelean minutu bat halere, eta konturatuko gira urtea fite pasatu baldin bada, aberatsa izan dela.
Azpimarratu behar dugu urrats berri bat egin dugula Euskararen berpiztearen bidean, Herriko Etxeak, komertsio eta elkarteek Bai Euskarari konbentzionea izenpetu dutelarik. Herriko elkarteek bizitasun handi bat erakutsi dute urtean zehar, kultur eta kirolen mailan batez ere.
Jendeak gero eta gehiago parte hartzen du herriko manifestaldietan, Telethon egunean, herriko bestetan, Ihauterietan, elkarteen bestan, marmitakon, etabar… elkarteen eta jendeen artean hats berri bat sortzen bazen bezala...
Bai, 2004 urteak gauza pollitak ekarri dizkigu gure herrirat, sobera fite pasatu baldin bada ere… 2005. urtea oraindik hobea izan dadila.