«Ni naiz… eta zu?» izenburupean Erreka Kirol Elkarteak bazkide berriak lortzeko kanpaina ireki du. Interesa duenak Titi ostatuan apuntatu behar du. Hamalau urte baino gehiago dutenek urtean 16 euro ordaindu beharko dute eta guttiago dutenek 9 euro.
Bertze aldetik, Erreka kirol elkarteko Eguberrietako saskiaren irabazlea Juan Luis Altzugarai sunbildarra izan da.