Urteko aurrekontua onartu dute Berroaran eta Kokoriko Mendi juntek

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 22a

Bidasoa eta Berroarango (Lau Herrietako) Mendietako Administrazio Batzordeak 2005. urteari dagokion aurrekontua onartu du. Honela, 622.218,02 euroko diru sarrera-irteerak izanen ditu Sunbilla, Doneztebe eta, Elgorriagako Udalen eta Narbarteko kontzejuaren artean kudeatzen den mendi honetako juntak. Gastuen erdia baino gehiago, 328.829,82 euro, inbertsioetarako erabiliko da. Bertze aldetik, Kokoriko Mendiko Administrazio Batzordeak 107.161,05 euroko aurrekontua izanen du aurten. Aurten ez da inbertsio handirik eginen mendiotan, 5.221 euro bakarrik. Batzorde hau Sunbilla eta Elgorriagako Udalek eta Narbarteko kontzejuak osatzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun