Hirurteko Planetik kanpo utzitako lanak onartu dira orain

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 22a

Nafarroako Gobernuak 2001-2003 Hirurteko Toki Azpiegitura Planetik kanpo utzitako zenbait lan onartu ditu orain. Plan Berezi baten bidez, baldintza guztiak bete arren, arrazoi ezberdinengatik Hirurteko Planetik kanpo gelditutako lanak sartu dira orain. Eskualdeari dagokionez, Igantziko Herriko Etxea moldatzeko 171.504,81 euroko inbertsioa eginen da eta Saldiasko Herriko Etxearen aurrealdea moldatzeko 46.085,61 eurokoa. Bideei dagokienez, Zugarramurdiko errotako bidea moldatzeko 75.505,15 euroko inbertsioa izanen da eta Eratsungo Arregia baserriko biderako 28.704,34 euro. Baztanen hilerria handitzeko 41.271,50 euro inbertituko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun