Donibaneko bidea hartzen delarik, nabarmen ageri da Lanzelai lan eskualdeak bere hedadura segitzen duela. Gan den urtean jadanik, Herriko Etxeak eta herriko eskulangile batzuk "Hamekak" artisauen tailerak estreinatu zituzten. Geroztik, aspalditik zerratua egona zen «Corysee Salome» lantegi famatua saldua izan da. Nagusi berriek, aldaketa egin ondoren, gimnaztika egiteko gela bat eta sagarnotegi bat ideki dituzte. Eta orai, eraikin berri bat ikusten ahal da pixkanaka altxatzen. Eraikin horrek Postaren bereizketa zentro berri bat errezibituko du ekaina orduko. Gaur egun, herriko postak Azkain, Senpere eta Sarako gutun eta paketen banaketa segurtatzen du; Donibaneko postak, Donibanekoak eta Ziburukoak. Eraikin horrekin, bi zerbitzio horiek elgarretaratuko dituzte.