Heldu den otsailaren 5ean, larunbatarekin, Sarako Izarrak, errugbi taldeak, bere bederatzigarren mus txapelketa antolatzen du Omordiako gelan arratsaldeko 2etatik goiti. Txapelketa deneri idekia da. Egun eta toki berean afari bat izanen da, 20eurotan finkatua da parte hartzea gehi afaria.Izenak ematen ahal dira Keinu Tabernan.
Otsailaren 11tik goiti Herriko Etxeko Edantegiko neskek beren mus txapelketa hasiko dute. Izenak eman behar dira otsailaren 5a aintzin ostatuan edo 05.59.54.25.19. zenbakira deituz.