Gaztetxeak otsailaren 5 eta 6rako antolatu ditu aurtengo ihauteriak

Laetitia eta Sandrine 2007ko otsailaren 22a

Ohitura den bezala, Zanpantzarren auzia eginen da igandean eta ondotik su emanen zaio. TTIPI TTAPA

Larunbatean etxez etxe ibilio dira gazteak eta igandean Zanpantzar epaituko da

Urtero bezala, Sarako Gaztetxeak antolatzen ditu ihauteriak otsailaren 5 eta 6an, larunbat eta igandez. Larunbatean etxez etxe ibiliko da gazte andana. Goizeko 9etan Zahar Etxera joanen dira bisita egitera, gero Helbarrun, Ihalar, Istilarte eta Lehenbizkai auzoetan ibiliko dira egun osoan dantza eta musikarekin. Arratsean plazan bukatuko dute Herriko Etxeko Edantegian, hor Tabasco taldea entzuten ahalko da.

Biharamun goizean, meza ateratzean, gazte eta dantzariak ibiliko dira herriko plazan, Zazpiak bat dantza taldea ikusgarri bat emanen du eta ikastolako haurrek kantatuko dute.Ondotik ihauteri guzietan ohitura den bezala zanpantzarren auzia eginen da. Aperitifa ondotik Olhain ikastolak herriko bazkaria antolatuko du Omordiako gelan. Txartelak erosten ahal dira Herriko Etxeko Edantegian 18 eurotan helduentzat eta 6 eurotan haurrentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun