Monologoak Gazte Burrunbaren eskutik

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 22a

Gazte Burrunba kultur elkarteak antolatuta Movimiento Bolaren monologoak aditzeko aukera izanen da Doneztebeko zineman. Lehenbizikoa urtarrilaren 22an egin zen eta bigarren saioa larunbat honetan, urtarrilak 29, 19:00etan izanen da. Udalak zinema utzi die gazteei ekitaldi hau gauzatzeko. Antolatzaileek aipatu dutenez, «El club de la Comedia» gustokoa dutenek oraindik gustorago adituko dituzte Movimiento Bolaren monologoak, zuzeneko solasaldi dibertigarriak baitira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun