Ibintza kultur taldeak urtarrilaren 5ean egin zuen Eguberrietako zozketa. lehendabiziko saria, zare eder bat, 2.520 zenbakiari egokitu zitzaion; bigarrena, bizikleta, 2.894 zenbakiari eta hirugarrena, Altxunea erretegian afaria, 2.148 zenbakiari. Lehenengo eta hirugarren sariak banatu dira jadanik, baina bigarren sariaren zenbakia atera gabe dago oraindik. Ateratzen ez bada, bizikleta otsailaren 5ean zozketatuko da berriz. Bertze aldetik, iturendarrek urteko 40 euro ordainduko dute urarengatik eta ostatu eta jatetxeek 80 euro. Auzolanera joaten ez direnek 24 euro ordaindu beharko dute.