Zubietako Udalak 33 euro kobratuko die aurten auzolanera joan ezin edo joan nahi ez duten bizilagunei. Modu berean, errotako ekomuseoko sarrerako prezioak berdin utziko ditu aurten. Honela, helduek 3 euro ordaindu beharko dute eta eskola adinean dauden neska-mutikoek, ikasleek 1,50 euro. Hamabortz lagun baino gehiagoko taldetan datozen helduek ere, pertsonako 1,50 euro ordainduko dute. Zortzi urte bitarteko haurrek, taldean ez badatoz, sarrera doan izanen dute.