Mus eta partxis txapelketa

Joseba eta Nerea 2007ko otsailaren 22a

Azaroan hasi zen mus eta partxis txapelketa urteberri egunean bukatu zen. Sari-banaketa, berriz, errege egunean izan zen Larraburuan. Museko txapeldunak Pello Apezetxea eta Gaston Lestucci izan dira, bigarren postuan Prudencio Arburua eta Leon Goienetxe, hirugarrenak Teodoro Perugorria eta Jose Antonio Indaburu eta laugarrenak, Candido Egurze eta Martin Indaburu. Partxis lehiaketan Maria Zubieta eta Milagros Santesteban gailendu dira. Bigarren postuan Anuntxi eta Mertxe Santesteban gelditu ziren eta hirugarrenak Birjinia Arburua eta Asuncion Elizalde izan ziren. Txapelketa honi amaiera emateko urtarrilaren 9an bazkari eder bat izan zuten Larraburua egoitzan. Baina hau ez da Jubilatu Elkarteak antolatzen duen txapelketa bakarra. Joan den igandean, urtarrilaren 23an Magra sariketari eman zioten hasiera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun