Iazko abenduan %26,32 igo zen langabezia Baztan, Bertizarana, Malerreka eta Bortzirietan. Gisa honetara, 2002. urtetik langabezi kopuru kaxkarrenak ditu eskualdeak. Joan den urteko azken bi hilabeteetan 158 lanpostu galdu ziren eta urte akabailan 624 langabetuk izena emana zuten Donezteben Nafarroako Enplegu Zerbitzuak duen bulegoan. Hamar hilabetez etengabe jausten joan zen langabezia, baina azaroan 494 langabetura igo zen kopurua, urrian baino 28 gehiago, %6ko igoerarekin. Baina abendua oraindik makurragoa izan zen, eta kopurua 494tik 624 langabetura pasatu zen. Behin behineko kontratuak akautu direlakoz gertatu dela uste dute adituek.