Europar Batasuneko konstituzioari ez!

Utzitako argazkiak 2007ko otsailaren 22a

Europar Batasunaren historia interes ekonomiko eta politiko zehatzak dituen prozesu bati loturik burutu dela jakina den gauza da. Eta jakin ere badakigu interes horien funtsa zein den: Herri eta herritarren bizkar, boteretsuak indartzea, etekinak pilatzen jarrai dezaten. Hala, hasieratik ageri zena guztiz nabarmena da gaur egun, alegia, prozesu hori ez dagoela bideratua ez egungo estatuak indargabetzera, ez eskubide sozialak garatzera ere, alderantziz baizik. Batetik estaturik gabeko nazioak ukatu eta bertzetik neoliberalismoa bultzatzen baita.

Zentzu horretan, adierazgarria da Madril eta Parisetik bezala Bruselatik ere inposaketarako egiten den hautua. Nekazaritzan adibidez, baserritarrei hitza eman ere egin gabe, hemen zer, zenbat eta nola produzitu behar den erabakitzeko irizpideak jaunttokeriz finkatzen dira moderno deitzen diren instituzioetan. Eta berdin arrantzan edota industrian.

Halaber, adierazgarria da Europar Batasuneko erabaki anitz errepresioarekin lotuak izatea ere: “euroagindua”, “eurogorputza”…

Orain ordea, eraiki duten egitura hori herritarrok urrun sentitzen omen dugulako kezkaturik ageri dira batzuk eta hortxe dabiltza, bertzeak bertze, Zapatero, Chirac eta Mayor Oreja euren neurrira eginiko konstituzioaren ustezko ontasunak zabaldu nahian. Imaz eta Ibarretxe bezalakoen laguntzarekin, bertze gauzen artean Euskal Herria eta euskara ukatzen dituen konstituzioa goratzen…

Honen aitzinean, gure eskubide nazional eta sozialei eragiten dien neurrian, garrantzitsua den gaia dela barneratu eta herri-erantzun sendo bat eman behar dela uste dugu. Hortaz, otsailaren 20an sasi-mugaren hegoaldean eta geroago sasi-mugaren iparraldean burutuko diren erreferendumak baliatu eta ezezko bozka emateko beharra aldarrikatzen dugu.

BerakEzker Abertzaleao

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun