Herriko kontseiluak mila euroko dirulaguntza bozkatu du berriki Asiako kaltetuentzat. Bertzalde, herriko langileek urtero afari bat egiteko baliatzen duten dirua ere Asiako jendeeri ematea deliberatu dute. Senpertar ainitzek eman duten dirulaguntzeez gain, bi mila euro gehiago ganen dira gure herritik Asia alderat. Itsas ikarak eta tsunamiak desmasia haundia sortu zuen abenduan kontinente hortan.