Mozorrotzeko eguna otsailaren 19an larunbatarekin eginen da aurten. Herriko elkarte ainitzek prestatzen dituzte urtero ihauteriak. Zirikolatz euskal dantza taldeko gazteak etxez etxe ibiliko dira hiru larunbatez segidan xingar eta arroltze galdetzeko. Otsailaren 5ean Olha eta Urguri auzoak bisitatuko dituzte, 12an Hergarai eta 19an karrika.