Turismo bulegoa haurtzaindegi ohian plantatu da Senpere erdian

Franck DOLOSOR 2007ko otsailaren 22a

Senpereko berriak ezagutu nahi dituenak pilota plazarat gan beharko du hemendik goiti herriko turismo bulegoa haurtzaindegi ohian instalatu baita. Elkartetxea utzirik, toki gehiago izanen dute orain turismo bulegoan lanean ari diren Geneviève Larroquek eta Argitxu Fadonek. Herriko Etxeak 20.000 euroko gastua egin du egoitza berria prestatzeko. Bulegoa zabalagoa da orain eta zerbitzu gehiago eskaini ahal izanen dira. Gainerat, aparkalekuak eta oinez ibiltzeko tokiak daude bulego berriaren ondoan. Polizia munizipalak hartu du turismo bulegoak utzi zuen egoitza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun