Abenduaren 12tik, Sarako errugbilariek bigarren saileko partiduak hasi dituzte. Saratarrek bertze bortz taldeekin dira multzoan, Hossegor, Labatut, Campet la Mollere, eta Euskal Herritik Arrangoitze eta Mendikote. Urtarrilaren 30ean Campet la Mollere-en kontra irabazi zuten etxean (12-10). Parti honen bidez lehen postuan ditugu multzoan. Heldu den igandean, jokatuko dute Labatut-en aurka Sarako zelaian.