Elizako ezkil dorrea konpontzen hasi ziren urte hastapenean

Laetitia eta Sandrine 2007ko otsailaren 22a

2003. urteko irailaren 16an, herriko besten ondotik erre zen elizako ezkil dorrea. Orain, urte hasieran elizaren konponketan hasi dira eta 859.872 euroko aurrekontua duten lanak eginen dira. TTIPI TTA

Urte hastapenean, ikusi duzuen bezala obretan hasi dira elizan. Antolakuntzaren aintzin kontua 859.872,56 eurotara heltzen da. Asurantzak jadanik 56.152,25 euro ordaindu ditu herriari hondakin kentzearentzat eta seguritatearen gastuentzat. Gaur egun asurantzak ordainketa berri bat proposatzen du 40.000 eurokoa. Hori konponketaren lehen gastuak pagatzeko.

Gogoratuko duzuenez, 2003. urteko besten ondotik, irailaren 16an erre zen elizako ezkil dorrea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun