Jende kondaketa eginen dute lau lagunek otsailaren 19a arte

Laetitia eta Sandrine 2007ko otsailaren 22a

Urtarrilaren 15etik goiti eta otsailaren 19 arte Saran jende kondaketa eginen da. Hori egiten da Frantziako jendetzaren ezagutzeko. Kondaketa honek xehetasun zenbatuak emanen ditu jendetzari buruz eta bizilekuetaz. Herriko Etxeak eta Estatistika eta ekonomia ikerketarako erankunde nazionak (Insee) lan hori elkarrekin egiten dute. Kondaketa egileak auzapezak hautatuak ditu, Saran lau pertsona dira orotara. Kondaketa egilea etxeetan pasatuko da, egoitza hosto eta banazko agiri batekin, etxean bizi diren pertsona bakoitzarentzat utziko ditu. Galde zerrenda guziak bete beharko dira osoki eta garbiki. Pertsona bera berritz etorriko da paperak berreskuratzeko, eta denbora berdinean laguntzen ahal du ere galderei ihardesten nahi dutenentzat. Erakundeak azpimarratzen du bildutako informazioak bakarrik estatistikan erabiliak izango direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun