estatuek adostutako itun konstituzionalari herri bezala ezezko argi eta ozena emateko asmoz, jende ezkertiar eta abertzalez osatutako ekimen nazional eta zabal gisa eratu zen Ezezkoaren Aldeko Ekimenaren deiarekin bat eginez Ezezkoa bultzatzeko bildu dira Bortzirietan ere. Hortaz, otsailaren 20an burutuko den erreferendumean ezezko bozka emateko dei eginez kanpaina egin eta hainbat ekimenegiten ari dira. Horien arteko lehenengoa joan den ortziralean, otsailak 4, izan zen, hitzaldi bat eman baitzuen Ezezkoaren Aldeko Ekimaren bozeramaileak Lesakako Kasinoan.
Ez da joan den astean egin zen agerraldi bakarra, izan ere, larunbatean, otsailaren 5ean agerraldi publikoa egin baitzuten Etxalarko Kultur Etxean kulturgintzan, euskalgintzan, herrigintzan, sindikalgintzan, hezkuntzan eta kirol arloan jarduteagatik, zein gure herriaren alde lan egiteagatik ezagunak diren Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako hainbat pertsonek. Ezezkoaren Aldeko Ekimenari atxikimendua agertu eta eta ezezko botua ematearen beharra azpimarratu zuten.