Endarlatsa eta Irun arteko errepidearen proiektua irailerako eginen da

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 22a

Endarlatsa-Irun errepideko trazatu berriaren proiektua irailerako akautua egonen da, urtarrilaren 31n Nafarroako eta Gipuzkoako ordezkariak dituen batzorde teknikoaren bileran jakinarazi zenez. Bidasoa errekaren gainean zubi berri bat eginen dela ere aurreratu zuten. Gipuzkoako Diputazioak Sener enpresari eman zion proiektua idazteko ardura eta iazko azaroaren 29an hasi ziren lan horretan. Aurreikuspenen arabera, aurtengo irailean trazatuaren proiektua eta 2006ko maiatzean eraikuntza proiektua eginak egonen dira. Hiru karril eginen dira bidearen %73an eta lau karril Irunetik hurbilen dauden 700 metrotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun