Joan den ortzegunean, otsailaren 3an herriko ttikienek eman zieten hasiera iñautiei. Eguraldi ederra izan zuten goizean etxez etxe zingar eta arraultze eskean ibiltzeko. Arratsalde partean, 14:45ak aldera eskolako haur guztiak plazan bildu ziren arratsaldeko ikuskizunari hasiera emateko. Aurten ez ziren herriko haurrak bildu ziren bakarrak, Arantzako eskolako haurrak etorri baitziren. Zikloka banatuta beraien antzezlanak erakutsi zituzten herriko auzoen barrena bildu zen jende guztiaren aitzinean. Arratsaldeko bortzak aldera plazara bueltatu eta berendu eder batekin bildu zituzten indarrak trikitixa doinu alaien arabera gorputza mugitzeko. Egun polita, dudarik gabe, ez bakarrik haurrentzat, baita gurasoentzat ere.