Orizkiko Zimitzu baserria suak kiskali zuen urtarrilaren 25ean

Joseba eta Nerea 2007ko otsailaren 22a

Joan den urtarrilaren 25ean Orizki auzoko Zimitzu baserriak sua hartu zuen. Ilunabar partean hasi zen sua sukaldean, eta segidan baserri guztiak su hartu zuen. Sua itzaltzera Doneztebeko suhiltzaileak etorri baziren ere, baserri guztia erre zen. Zorionez bertan bizi den Evangelista Elizagoienek etxetik atera ahal izan zuen eta ez zuen inolako kalterik sufritu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun