Ihauteriak heldu dira azkenian gure herrirat, heldu den martxoaren 5an. Aurten ere egitarau polita proposatzen digute antolatzaileek. Goizeko 9etan, hartza herriko plazara jautsiko da, eta kondatuko digu nola pasatu dituen bere neguko hilabete txarrak, Pireneetako mendietan kukutua egonez geroz. Beti bezala, ezta bakarrik etorriko. Basajaunak ere agertuko dira, eta hartza segituko dute herriko auzoetan, primaderaren etortzapena iragartzeko. Elgarretaratze nagusia arratsaldeko 3etako finkatu dute antolatzaileek, herriko plazan. Bigarren partea ibilaldiarekin hasiko da, herriko karriketan. Gazteek Ihauterietako dantzak eginen dituzte Pantzar jujatu aintzin. Gero, parte hartu dutenek gomitatuak dira krakada hartzera. Herriko ihauteriak animaleko poteoarekin bukatuko dira, herriko musikariek alaiturik.