Inauteriak xarmanki ospatu dire aurten. Lehenbiziko haurrek hasi zituzten ospakizunak, eskoletan ortzegun gizen egunean beren besta eginez. Aurten Zugarramurdin egitea tokatzen zen eta Kaldereroz mozorratuz hortxe ibili ziren karriketan beren kanta eta musika eskainiz. Ondotik antzerki bat egin zuten plazan eta bukatzeko txokolatada eskaini zitzaien haur eta guraso guztiei Akelarrenean. Helduek bere aldetik, betiko moduan etxez-etxe eta baserriz-baseri ibili ziren. Zugarramurdikoak larunbata eta igandez ; eta Urdazubikoak astelehen eta asteartean.