Ez dugu ongi hasi 2005eko urte berri hau Zugarramurdin. Gan den urte osoan bi lagun hil ziren, eta aurtengoan berriz, lehenbiziko hilabetean lau herritar hil zaizkigu. Gainera mingarriago suertatzen da hau, kontutan hartzen badugu hoietako hiruk 60 urte edo gutxiago zituztela.