Zubietako Udalak, urtarrilaren 14an egindako batzarrean errotan dagoen ekomuseoko instalazioen ustiapen zerbitzua emateko lehiaketa publikora dei egitea erabaki zuen. Kontratuaren iraupena urtebetekoa izanen da, zortzi urteraino luzatzen ahal dena. Behin-behineko fidantza 300 eurokoa izanen da eta proposamenak udaletxeko idazkaritzan aurkezteko epea martxoaren 2ko 11:00etan akituko da. Udal bulegoak goizeko 9etatik 11etara zabalik izaten dira. Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen esku dago Udaletxeko idazkaritzan, astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik 11:00etara.