Sagardotegi garaia puri purian dagoela probextuz Ibintza Kultur taldeak sagardotegi afaria antolatu du martxorako. Autobusa jarriko da egun horretarako eta apuntatu nahi duenak herriko etxeko ostatu eta komertzioetan egin beharko du. Eskolako gaztetxoen irteera Datorren apirilaren 4an Haur Hezkuntzako lehendabiziko eta bigarren mailako gaztetxoek Pirataren Etxera irteera eginen dute.2 egun pasako dituzte herritik kanpo eta gauza aunitz egiteko aukera izanen dute; altxorraren bila jokua, burniola tradizional bat, txalupan ibiliko dira Pasai Donibane inguruan eta afaldu eta gero dantza, antzerkia eta joku aunitz eginen dituzte.