Hamar urte inguru dira jada dantza klaserik ematen ez direla Iturenen. Aurten Ibintza Kultur taldeak lehenengo aldiz dantza ikastaroak antolatu ditu eta 5 urtetik 16 urte bitartekoei zuzendutako ikastaroan dagoeneko 20 neska mutikok parte hartzen dute. Klaseak Herriko Etxeko Ganbaran izaten dira asteazkenetan eta irakasleak Leitzako Aurrera dantza taldeko Onintza Bengoetxea eta Oihana Aranburu dira. Helduagoak berriz larunbatetan izanen dute aukera Berako Nagore Arretxea irakaslearekin. Gaztetxoek apuntatu nahi baldin badute nahikoa da asteazken batean Herriko Etxeko ganbarara joatea eta helduek berriz herriko ostatu eta komertzioetan dagoen zerrendetan apuntatu beharko dute