Aurtengo Behobia Donostia lasterketarako 14.000 dortsala banatuko dituzte, iaz baino 2.000 gehiago. Azken urte hauetan parte hartzaileen kopuruaren emendatzeak arazo anitz eragin ditu. Hortaz, antolakuntza errazteko asmoz, 2007ko edizioaren dortsalak maiatzean jarriko dira salgai, ez eta lehen bezala urrian. Fortuna Kirol Elkarteak berrikuntza horren berri eman badu ere, izenak emateko epeak ez ditu oraindik zehaztu. Aurtengo Behobia Donostia ohi bezala azaroko bigarren igandean jokatuko da, azaroaren 11n.