Nafar Buru Batzarreko presidenteak, Jose Angel Agirrebengoak jakinarazi duenez, heldu diren udal hauteskundetan, Eusko Alderdi Jeltzalea bakarrik aurkeztuko da eskualdeko 5 herritan, Doneztebe, Arantza, Igantzi, Lesaka eta Beran. Bertze batzutan ere ez dute baztertzen baina momentuz ez dute erabakirik hartu. Juan Fermin Mitxelenak Lesakako Eusko Alderdi Jeltzaleko alkateak Ttipi Ttapari jakinarazi dioenez herri guzietan Nafarroa Bai koalizioarekin aurkeztu nahi zuten, baina bertze alderdiek ez diete bertze aukerarik eman berek bakarrik aurkeztea erabaki baitute.