Igerilekuko sokorrista edo sorosle izateko ikastaroa eskainiko da Elizondoko Giltxaurdi udal igerilekuan. Ikastaroa apirilean hasiko da eta 52 ordukoa izanen da. Klase praktikoak igerilekuan emanen dira eta teorikoak Arizkunenea Kultur Etxean. Ikastaroa Baztan, Bortziriak eta Malerrekako jendeari zabalik dago eta izen emateko 315 euro ordaindu behar dira. Horretarako Giltxaurdi igerilekuko 948 452301 telefonora edo Etxalarko Herriko Etxeko 948 635005 telefonora deitu behar da.
Autonomoentzat ikastaroak
Aktiboan dauden edo azken urtean Nafarroan lan egin duten autonomoei edo besteren konturako langileei zuzendutako ikastaroak eginen dira Bidasoako Enpresa Zentroan. Martxoaren 1etik 31ra oinarrizko kontabilitatea ikastaroa izanen da; apirilaren 4tik 28ra Kontaplus eta Fakturaplus ikastaroa; maiatzaren 3tik ekainaren 2ra enpresen eraketa (I) eta ekainaren 7tik 30era Enpresen eraketa (II), maiatzare 2tik ekainaren 1era laneko arriskuen prebentzioa eta ekainaren 6tik 29ra ingurumenari buruzko oinarrizko ikastaroa eginen da. Informaziorako eta izen emateko 948 525122 telefonora deitu behar da.