Josune eta Ainhoa Etxebeste trikitilarien ikasle ohien bazkaria martxoaren 19an

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 20a

Hainbat ikasle pasatu ziren Josune eta Ainhoaren trikitixa eskolatik. Berriz ere biltzeko aitzaki polita izanen dute martxoaren 19an. TTIPI TTAPA

Guraso eta lagunek ere hartu dute parte hartzeko gonbitea

Duela zortzi bat urte utzi zioten Josune eta Ainhoa Etxebeste Sunbillako trikitilariek trikitixa klaseak emateari. Hainbat urtez, herrikoak ez ezik, Malerreka eta Baztango zientoka ikasle izan ondotik, erakusteaz utzi egin zuten baina beti segitu dute trikitixa eta honen inguruko guztiari lotuak. Horrela, garai zaharrak gogoratu eta ikasle ohiak biltzeko aitzakian, bazkaria antolatu dute heldu den martxoaren 19rako. San Jose eguna aprobetxatuz, trikitilari «zaharrak» bildu eta giro ederrean bazkaltzeko aprobetxatu nahi dute. Gonbitea ikasle, guraso eta lagunei luzatu diete eta nola ez, trikitixaeta panderoa eramateko eskatu dute antolatzaileek. Aspaldi utzia izanagatik ere, bazkalondoan trikiti-doinuek ezin izanen baitute hutsik egin.

Izena emateko 646 298568 telefonora deitu behar da martxoaren 7a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun