Herriko ostatuen funtzionamenduari eta batez ere keei eta soinuari dagokion araudia betetzen duten jakiteko aholkularitza lana eta txostena eginen du Navarra de Medio Ambiente Industrial, S.A. (NAMAINSA) enpresak. Ostatu batek eragiten duen eragozpenei buruzko idatzia jaso du Nafarroako Arartekoak eta honek salaketa honen inguruan Udalak egin behar duenari buruz informazioa galdegin du. Egoera aztertu ondotik, behar diren kasuetan ostatu bakoitzak hartu behar dituen zuzentze neurriak ere zehaztuko ditu Namainsak.