Alfredo Zugarramurdi PNVko zinegotziak N-121-A errepideari buruz aurkeztutako idatzia ahobatez onartu zuen udalak azken batzarrean. Idatzi horretan, urtarrilaren 19an istripu baten ondorioz hil zen Javier Munarriz Babaze herritarraren heriotza deitoratu ondotik, heriotz hau «N-121-A errepidean gertatzen diren gehienak bezala saihesteko modukoa» dela aipatzen da. Galdera bat egin zuen Zugarramurdik bere idatzian: «Zenbat hildako behar dira errepide honetan Bortziriak eta Malerrekako zinegotzi, alkate eta parlamentariek, Nafarroa osoa autobidez eta errepide berriez betetzen ari den Nafarroako Gobernuari nahikoa dela eta hemen ere errepidea behar dugula errateko?». Oraindik urrunago doa bere idatzian PNVko zinegotzia, bere ustez «Gobernuari bere obligazioa betetzea, Berrizaun eta Bera artean geldirik dauden lanak berehala egitea, eskatzen ez diogun bitartean, heriotz guzi horien konplize izanen gara».