Aspaldiko ohitura dute Larraburua elkartean iñauteri asteartean bazkaltzera biltzeko. Duela ez urte aunitz karroza ere ateratzen zuten desfilean baina hori utzita, bazkaltzera biltzen dira orain. Aurtengoan 60 lagun juntatu ziren elkartean bertan egin zen otorduan. Giro ederrean bazkaldu eta beranduarte aritu ziren dantzan Ramontxo musikariaren eskutik.