Sagardotegira joateko autobusa antolatu da martxoaren 5erako

Joseba eta Nerea 2007ko otsailaren 20a

Martxoaren 5erako sagardotegira bidaia antolatu du bigarren urtez segidan herriko gazte koadrila batek. Herri osoari zabaldua dago deialdia eta izen eman nahi dutenek Herriko Ostatuan eta Elutsan egin beharko dute. Hernaniko "Otsu-enea " sagardotegian izanen da afaria eta autobusa ilunabarreko 8etan abiatuko da Etxalartik. Izena ematean 10 euro ordaindu behar dira eta igande honetan akabatuko da epea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun