Jakinean zareten bezala, Urtarrilaren 3-tik hona, Euskal Preso Politikoek 10 eguneko txapeo txandak egiten dituzte. Borroka honen bitartez haien estatutu politikoa eta haien hurbilketa geografikoa errebendikatzen dute eta isolamendua salatzen. Aratzek txapeo horretan parte hartzen du otsailaren 23-tik martxoaren 4-era. Horren kari Orduan! sustengu komiteak aktibitate ezberdinak antolatzen ditu borroka hori sustengatzeko: Otsailaren 23 an elgarretaratzea arratseko 7-etan azkaingo plazan. Otsailaren 25 ean dispertsioari buruzko erakusketa eta poteo alaitua Kirol ostatuan Azkainen. Otsailaren 26 an hilabeteko elgarretaratzea EPEH, herriko plazan eguerditan.
Bertzalde, aktibitate nazionalak antolatuak izango dira: Zubietatik Tolosara autokarabana otsailaren 26-ko asteburuan, Etxerat-ek antolaturik. Martxoaren 5 ean manifestaldia izango da Donibane Lohitzunen. Martxoaren 19-an Fleury-Merogis presondegira autobusez. Izenak emaiten ahalko dira Tana ostatuan. Ezin dutenentzat sustengu bonoak aurkitzen ahal dira ere.
Orduan! Elkartea.