Korrikako kilometroak Cherchebruit eta Dantxarinea artean eginen dituzte herritarrek

Laetitia eta Sandrine 2007ko otsailaren 20a

Aurten ere korrika heldu zaigu. Martxoaren 10an hasiko da Orreagan eta Bilbon bukatuko da martxoaren 20an. Euskal herria guzia zeharkatuko du 10 egunez gau eta egunez gelditu gabe. Azken Korrikan 600.000pertsona orotara parte hartu zuten. Sarako kilometroak Cherchebruit eta dantxarinearen artean dira, denetara zazpi izango dira. Korrika martxoaren 12an goizeko 4:30ak aldean pasatuko da. Bizkarrekoak erosten ahal dira Herriko Etxeko edantegian, Pleka trinketean edo Urtxolan.

Orduan bizkarrekoa jantzi eta goazen denak lasterka euskararen alde!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun