Apirilaren 10ean, 7 kilometrako lasterketa antolatua da Esnaur inguruan, bainan bakarrik neskek parte hartzen ahal dute. “Neska korrika” egun hori Maider Laduchek pentsatua izan du, AS Elgarrekin eta Turismo bulegoaren laguntzarekin. Izen emaiteak 5 euro kostako da. Benefizioa “integrazio batzordea” rentzat izanen da. Lasterketa eta gero, mutxikoak izanen dira plazan 11:30etan.