"Union basque" edo kantonalaren bigarren itzulia antolatua da Plazan ostatuan, martxoaren 12an.
Plazan-eko txapelketa 3 astez antolatua izan da. 22 taldek parte hartu dute. Hortik, lau bikote atera dira, lehen kantonalean parte hartzeko: Mascotena/Sanchez, Quatrevieux/Garat, Desert/Daguerre, Daguerre/Solorzano.
Lehen kantonala martxoaren 5ean egin da Pausun. Finala Louhossoan izanen da Bazkoko astelehenean.